Quiénes somos



Egiaztapenak

Enpresa

Gikesa Altzan (Donostia)

1990etik Altzan - Donostia

GIKESA eraikuntzaren arlo zabalari laguntza teknikoa ematearren sortu zen 1990ean, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak bultzatuta. GIKESA saiakuntza laborategiak eskaintzen dituen baliabideei esker obren eta eraiketen kalitatea egiaztatu egiten da, beraien iraunkortasuna eta segurtasuna bermatuz.

GIKESA, beraz, berme-gutuna bilakatzen da eraikuntzan aritzen diren enpresa, teknikari, sustatzaile eta erakunde pribatu nahiz ofizialentzat, baita erabiltzaileentzat beraientzat ere.

Gikesa Belartzan (Donostia)

2006tik Belartzan - Donostia

Hamasei urte geroago, eraikuntza eta obra zibilei lotutako zerbitzuak emateaz gain, ingurumen eta ikerketa arloei bideratutako irtenbideak ere eskaintzen ditu GIKESAk.

GIKESAk badu horretarako azpiegitura egokia,
izan ere, instalazio berriei esker, 1500 metro karratu ditu orain bere zereginei hobeto erantzuteko.

Egoitza berria Belartzan jarri dugu, espazio handiagoa izanik gure lana hobeto garatuko baitugu.

Gainera, bezeroentzat oso sarbide erosoa du toki honek.