Noticias

Berriak

GIKESAren instalazio berrien inaugurazioa, Belartzan

2007-ko Otsailak 09

GIKESAren instalazio berrien inaugurazioa, Belartzan

Gikesak instalazio berriak inauguratu ditu Belartzako industrialdean, Donostian. Espazio berri eta zabal honetan bere zereginei hobeto ekiteko baliabiderik modernoenak izango ditu.

Instalazio berriak 1500 metro karratu ditu, eta bertan, saiakuntza laborategi moderno bat izateaz gain, bere zerbitzuak berme osoz betetzeko eta ikerkuntza arloko lana garatzeko behar dituen azpiegitura guztiak ere baditu.

Gainera, bezeroentzako sarbide erosoa du Belartzako kokapen honek, N1 eta A-8rekiko zuzeneko loturak baititu.

Itzuli